Lekeitio
Selecciona mensajes desde
# hasta # FAQ
[/[Imprimir]\]

Bookcrossing-Spain -> Foro de Idiomas

#1: Lekeitio Autor: Oier Gorosabel LarrañagaUbicación: Lekeitio (Bizkaia) MensajePublicado: Dom Dic 08, 2019 12:08 pm
    —
Nire etxe parean iturri hau dut; oso leku ona da liburuak "askatzeko", bertatik jende asko pasatzen baita paseoan. Normalean, liburu bat uzten dudan bakoitzean, pare bat ordura desagertu da. Jakin dezazuen!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mandaska

#2:  Autor: escarlataUbicación: Bizkaia MensajePublicado: Dom Dic 08, 2019 6:37 pm
    —
Orain dela hiru urte utzi nituen Lekeition liburu batzuk, taberna polit batean... Ez dut izena gogoratzen. Liburuak hormetan dauzka, eta olerki batzuk hormetan ere, idatzita.

#3:  Autor: Oier Gorosabel LarrañagaUbicación: Lekeitio (Bizkaia) MensajePublicado: Dom Dic 08, 2019 6:42 pm
    —
Bai bai bai: Kaia taberna da, leku zoragarria, eta bookcrossingerako apal bat apropos jarrita duena. Ni askotan joaten naiz, zerbait hartzera edo liburuak trukatzera.
https://www.facebook.com/pages/category/Bar/Kaia-Taberna-Lekeitio-402624520210779/

#4:  Autor: escarlataUbicación: Bizkaia MensajePublicado: Dom Dic 08, 2019 6:50 pm
    —
Horixe!!!!!!!

#5:  Autor: Oier Gorosabel LarrañagaUbicación: Lekeitio (Bizkaia) MensajePublicado: Mie Feb 09, 2022 4:16 pm
    —
Arraioa! Ia hiru urte pasa ditut hona sartu ezinik, erabiltzaile izenarekin nahastua. Konpondu dut, eta hemen naiz berriz. Dena den, jakin dezazuen, nik Lekeition nirearekin jarraitzen dut; hilean liburu bat edo bi askatzen... Very Happy

#6:  Autor: escarlataUbicación: Bizkaia MensajePublicado: Dom Mar 27, 2022 9:33 am
    —
Pandemiaren ondorioz, ia ez dago bookcrossing-lekurik Bilbon, eta asko kostatzen zait liburuak kalean bertan uztea. Hortaz, oso liburu gutxi askatzen ditut handik hona.

#7:  Autor: Oier Gorosabel LarrañagaUbicación: Lekeitio (Bizkaia) MensajePublicado: Dom Mar 27, 2022 5:38 pm
    —
escarlata escribió:
Pandemiaren ondorioz, ia ez dago bookcrossing-lekurik Bilbon, eta asko kostatzen zait liburuak kalean bertan uztea. Hortaz, oso liburu gutxi askatzen ditut handik hona.

Kostatu?? Very Happy Hori baino errazagorik ez dago, eta! Bilbon gainera: goiz batean jendearen bistan, aterpean (euriarekin busti ez dadin) utzi ezkero, baietz iluntzerako desagertu.

#8:  Autor: escarlataUbicación: Bizkaia MensajePublicado: Lun Mar 28, 2022 8:53 am
    —
jajajaja, bai. Ea inoiz ez dut ehiza abisurik jaso. Horrexegatik.

#9:  Autor: Oier Gorosabel LarrañagaUbicación: Lekeitio (Bizkaia) MensajePublicado: Lun Mar 28, 2022 5:22 pm
    —
escarlata escribió:
jajajaja, bai. Ea inoiz ez dut ehiza abisurik jaso. Horrexegatik.

A beno, horregatik bada lasai! Nik ere ez! Nire jarduera osoan 100 bat liburu askatuko nituen, eta 2 "ehiza abisu" baino ez ditut jaso. Foroko beste kideei irakurrita ere, esango nuke hori dela normalena.

#10:  Autor: escarlataUbicación: Bizkaia MensajePublicado: Mar Mar 29, 2022 8:45 am
    —
Bai, normalena da, baina triste uzten nau.



Bookcrossing-Spain -> Foro de Idiomas


output generated using printer-friendly topic mod. Todas las horas son GMT + 2 Horas

Página 1 de 1